«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/378»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta ez nehoren nahastekatzeaz. Trabailatzen dena edo egitekotan dabilana, eztu haragiak tentatzen handi. Aitzitik, trabailuek, atsekabek eta egitekoek bertze egitekorik em...)
(Ez dago alderik)

14:14, 10 uztaila 2020(e)ko berrikuspena

Orri hau berrikusi gabe dago

<378>

eta ez nehoren nahastekatzeaz. Trabailatzen dena edo egitekotan dabilana, eztu haragiak tentatzen handi. Aitzitik, trabailuek, atsekabek eta egitekoek bertze egitekorik emaiten diote.

Egia hunen frogatzeko kontatzen du San Jeronimok [1]: Ejiptoko monasterio batean zela fraide gazte bat, haragiak bortitzki tentatzen zuena, bero hutsez bethi zirakiena; hain irakin, ezen barurtuagatik, disziplinatuagatik eta bertze anhitz enseiu eginagatik, ezin iraungi baitzezakeien su hura, eta ez egotz bereganik hartako gogoa. Monasterio hartako abadeak egiteko haren berri jakin zuenean, ikhusirik ezen fraide hura galtzeko periletan zela, egin zuen gogoeta, zer moldez atherako eta libratuko zuen peril hartarik. Eta iduriturik ezen tentamendu hek guztiak alferkeriatik, egiteko gabe, aise, bere gogara, plazerera eta atsekaberik gabe egoitetik heldu zeitzala, erauzarazi zeraukan falso testimonio gaixto bat. Akhusatu zuten bi lekhukok abadearen aitzinean, abadearekin berarekin aditurik. Eta bazihardukaten elkharren artean. Akhusatuak ukha, oihu, falso zela, gezurra zela, etzela halakorik, etzuela hobenik. Baina lekhukoek mantena, on eduki, hala zela. Hunela zebiltzala, eta abadea ere sentenzia emaitetik berariaz gibelatzen zela,

  1. (Hieron. Ad Rusticum)