Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/377

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<377>

gogoa emaztetan badadukazu. Sinhets ezazu ezen, Jainkoarekin batean, guztia gogoan dagoela.

Haur da hirurgarren erremedioa emaztetarik begiratzeko, hekin ez kutsatzeko eta, kutsatuz gero ere, garbitzeko: gogoaren deliberamendua, borondatearen bertze aldera deliberatuki itzulirik jartzea eta egoitea.


Haragiaren bekhatutik begiratzeko laurgarren erremedioa: ez alfer egoitea

Kap. XXXVIII


249 Trabaila zaite, egitekotan ibil zaite, zerbaitetan enplega zaite, alfer egoitetik begira zaite, eta halatan begiratuko zara emaztekin huts egitetik ere. Zeren alferkeriatik heldu da amurusia, emaztetako gogoa, orhoitzapena. Eta bai malizia pensatzea, eta nahastekamenduen egitea ere. Halatan erraiten du Aristotelek: Nekhazalerik eta laboraririk baizen ezten herria, dela herririk hoberena (Arist. lib. 5 Politic.).

Zeren nekhazaleak bere nekeaz eta trabailuaz baitaduka kontu, eta ez amurusiaz,