Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/376

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<376>

badaduka, urrats guztiaz eroriko da, edo hobeki minzatzera, bethi eroria egonen da. Eta hala, bekhatu hunetarik begiratzea eztago, ez, guztia adinean, eta ez indarrean, baina bethiere Jainkoaren faborea aitzinean hartzen dela, dago gogoan eta gogoaren deliberamenduan. Eta dohatsu da emaztetako indarra joaiten zaikanean, hartako gogoa ere joaiten zaikana.

248 Egia da: zahartuz gero, adin batera helduz gero, odola hotzten da, naturaleza flakatzen da. Eta hala, zahartzeko amurusia da gaixtoena. Senex amore captus, ultimum malum (Menander). Zeren hura baita gogoarena, naturaleza bortxatu nahizkoarena, okhasino gabekoa, kondenatzeko seinalea; eta Spiritu Sainduari lehen erran den bezala, itsusi zaizkon bekhatuetarik bat.

Halakoari erran ahal dakidikaio, Udo zeritzan bati erran zeikana: Impone finem ludo, quia satis lusisti, Udo. "Asko jokatu zara, zahartu zara, ez gehiago bihur. Akhaba jokoa, zerori akhabatu gabe; utz zuk hura, hark zu utzi gabe". Baina Udo hark etzuen utzi; eta, hala, fin gaitz egin zuen, eta eginen duzu zuk ere, baldin zahartzean bedere gogoa hartarik aldaratzen ezpaduzu.

Eta gogoa diot. Zeren egizu mila erremusina eta obra on, eta zaren urthez kargatua. Baina ezta probetxu, baldin bertze aldetik