<379>
iragan zen urthe bat. Eta gero, haren buruan, galdegin zeraukan abadeak fraide hari, ea nola zihoakon bere haragiarekin, ea lehen bezala tentatzen zuenz. Eta ihardetsi zioen: Papae: vivere non licet, et fornicari libeat? “Zer tenta? Eztakusazu zertan naizen? Eztakusazu biziaz etsitu hurran dudala? Lorik ere ezin daidikedala? Joan dira, joan, leheneko gogoeta hek, orai bertzek deraut gogoeta eta egiteko". Ikhusazu zein artez eman zioen abade hark xedeari, eta nola atsekabearen emaiteaz, eta alferkeriaren eta aisiaren kentzeaz, kendu zerautzan haragiaren tentamenduak ere.
Amor est animi vacantis passio (Chrysost. Hom. 14 in cap. 1 Mat.). Amorio desordenatua astia duena baithan, presuna alferrean edireiten eta ostatatzen da, hari dagokan arrotza eta bianda da. Hargatik pintatzen zuten Venus jarririk. Zeren amorioa edo amurusia, alferkeriaz, aise eta geldi egoiteaz hazten eta mantenatzen baita. Eta badio Ovidiok ere: Otia si tollas, periere cupidinis arcus (Ovid. lib. 2 De remed. amoris). Baldin ken baitzatzu alferkeriak, galdu dirateke Kupidoren arkuak, eztu nehor bere tragazez zaurtuko.