«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/153»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hunetan gaixto izanik, zure gero horretan, ethorkizunean prestu zaitezin. Hori horrela baliz ere, non da, bataz, urthe hunetan egin ahal zendukeien irabazia eta aitzinamen...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 14:47, 3 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<153>

hunetan gaixto izanik, zure gero horretan, ethorkizunean prestu zaitezin. Hori horrela baliz ere, non da, bataz, urthe hunetan egin ahal zendukeien irabazia eta aitzinamendua? Zeren giristino onek urthe batez anhitz obra on egiten dute, eta bai meritu ere erdiesten. Giristino onak urthe batez aitzinatzen dira, baina zu nola aitzinatuko zaren, ezen gibelatzen zara, anhitz bekhatu eta gaixtakeria egiten duzula. Eta berriz, bertzea, non da halaber bitartean, urthe hunetan zure gero horretara hel arterainokoan galtzen duzun denbora? Fili, conserva tempus (Ecclesi. 4). "Ene seme, begira ezazu denbora", dio Espiritu Sainduak. Aitzinean duzuino, zakitza. Zeren behin joanez gero, ezta bihurtzerik, eta ez erdiesterik.

Fronte, capillata est; at post, occasio, calva (Auson.). Okhasinoa kopetan, belarrean, aitzinaldean iletsu da eta xerlotsu, baina garhaitean, garzetan, gibelaldean motz, soil, garbal, karsoil eta ile gabe. Aitzinean badu nondik lot, baina ez gibelean. Beraz, aitzinean duzuino, probetxa zakitza. Zeren gibeleraz gero, eztu esku-tokirik, eta ez lotzeko girthainik. Bada, okhasinoa bezala da denbora ere. Beraz, hunelatan: Quodcumque potest facere manus tua, instanter operare. Quia nec opus, nec ratio, nec sapientia erit apud inferos, quo tu properas (Eccles. 9). Orai, denbora aitzinean duzuino,