«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/145»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: barkhatzen dioen. Baina erraiten da miserikordios dela, zeren bere bekhatuak behar den bidean utzirik, behar den bidean ethortzen zaikanari, eta bere ahala egiten duenari,...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 14:26, 3 uztaila 2020 data duena
<145>
barkhatzen dioen. Baina erraiten da miserikordios dela, zeren bere bekhatuak behar den bidean utzirik, behar den bidean ethortzen zaikanari, eta bere ahala egiten duenari, ezpaitio faltatzen, eta ez barkhamendurik ukhatzen. Eta asko da haur eta hunela egitea miserikordios izaiteko.
Enzuten duzunean bihotzbera eta miserikordios dela Jainkoa, atsegin hartzen duzu, eta enzunagatik gaitz, gogor eta justiziati ere badela, eztuzu konturik egiten. Bada, Eskritura Sainduan Jainkoak prometatzen dituen fabore handi, ezti, gozo, miserikordiazko hek, justuentzat, ongi, artez, eta prestuki bizitzen direnentzat dira; eta mehatxuak, kheinadurak, justiziaren garratztasunak eta gaztiguak gaixtoentzat, zure eta zu bezalakoentzat. Zer erhokeria da, bada, haur, zuretzat diren mehatxuez eta gaztiguez eztagizun konturik, eta zuretzat eztiren miserikordiazko solhasez har dezazun atsegin? Miserikordia justuei, zu ez bezalakoei dagote. Eztuzu zuk, bekhatutan zaudeino, hartan parterik, eta ez ikhuskizunik: eztuzu orduan Jainkoa miserikordios dela enzunagatik, zer bozturik. Zeren orduan, justizia bai, baina miserikordia ezta zurekin mintzo, ezta orduan zure. Aparta zaite bekhatutik eta izanen da zure; aparta zaite bekhatutik eta izanen duzu parte. Baina