«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/415»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: erraiten du Zizeronek emaztez mintzo dela: ''Ideo bene olent, quia nihil olent'' (Cicero, Ad Atticum, lib. 2). Usainik eztutenean dute usain ona; eta zeren ezpaitute usain...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 14:45, 2 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<415>

erraiten du Zizeronek emaztez mintzo dela: Ideo bene olent, quia nihil olent (Cicero, Ad Atticum, lib. 2). Usainik eztutenean dute usain ona; eta zeren ezpaitute usainik, hargatik dute usain ona. Balsamo, anbar, musketa eta halako bertze usain onak, jenden enganatzeko, beregana erakartzeko, bere buruez mintza arazitzeko, eta haragiaren bekhatuan eroriak dauntzala usnatzeko eta goganbehartzeko bideak eta seinaleak dira. Edo bai, zeren benturaz zenbait usain gaixto eta khirats baitute bere gorputzean, haren estaltzeko eta ezeztatzeko hartuak eta pensatuak.


§ 2


270 Eztu deus balio usain onez betherik ibiltzeak, eta are gutiago berari dagokan baino soineko arropa ederragoak erabiltzeak. Zeren hek guztiak dira banaloriak, desordenuak eta desonhetskeriaren seinaleak.

Amictus corporis et risus dentium et incessus hominis, enuntiant de illo (Eccles. 9). Soineko arropetan, irrian eta ibiltzean da ezagun, nolakoa eta zertako den batbedera. Nola khea den lekhuan ageri baita badela sua, hala sosegurik gabe, hortzak hirriturik, bethi irriz egoitean eta banoki beztiturik ibiltzean da,