Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/416

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<416>

halaber, ezagun eta ageri, han dela ergelkeria franko eta adimendua eskas. Habentes alimenta et quibus tegamur, his contenti sumus, dio Jondone Paulok (1 Thim. 6). Dugunean zertzaz gosea hil eta larrua estal, asko esten dugu. Eztugu jan-edanean eta beztimendetan soberaniarik galdegiten: doiaz elikatzen, iragaiten eta kontentatzen gara. Zenbait granoz arin delako seinalea da, bertzeak ez bezala edo dagokan baino ederkiago beztiturik ibiltzea, eta beztidura hek soinean dituenean bere buruari kontentez beha egoitea. Halako bati erran zioen egun batez sekeretuan beharrira Demonakte zeritzan filosofo batek: Heus tu! hoc ante te ovis ferebat (Lucanus in Vita Demona.) "Hola, adiskidea! orai zuk soinean darabiltzatzun arropa horiek, zuk baino lehen erabili zituen bere bizkarrean ardiak, zeren haren ileaz eginak baitira. Eztuzu, beraz, horietzaz zer loriaturik". Eta bertzela ere, zeren beztidurak bekhatuaren estalgarriak bezala, eta bekhatu egin dugulako seinaleak baitira, ederki erraiten du San Tomasek pontu hunen gainean: Qui gloriatur de veste, similis est furi glorianti de cautero; quia propter peccatum Adae usus vestium introductus est (S. Thom. De regimine princip., lib. 5, cap. 59).

Nahi duzu jakin, bere soineko arropez prezatzen eta loriatzen dena, nola den? Azotatu ondoan justiziak sorbaldan burdin goriaz