«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/542»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zure libertatea eta flakotasuna dela kausa, bekhatu egitera berriz bihurtzen bazara ere, behar duzu, halaber, berriz kofesatzera bihurtu. Zeren halatan etzara hala bekhatu...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 11:44, 23 ekaina 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<540>

zure libertatea eta flakotasuna dela kausa, bekhatu egitera berriz bihurtzen bazara ere, behar duzu, halaber, berriz kofesatzera bihurtu. Zeren halatan etzara hala bekhatutan gogortuko, eta ez ezansiatuko. Maiz biluzten eta erabiltzen den ezpata, prest da, manukor da. Baina gutitan dabilana, zokhoan datzana, herdoiltzen da, maginarekin josten bezala da, gakhoaz dagoela erraiten da. Halako moldez non, gero, behartzen zarenean, ezin atheraz zabilzala, etsaiak zutzaz nahi duena egin baitezake. Hala gerthatzen zaika, bada, denbora luzeaz kofesatu gabe, bekhatutan herdoildua eta gogortua dagoenari ere. Ethortzen zaika eritasuna, hurbiltzen zaika heriotzea, batzen da etsaiarekin, eta gero, nola ezpaitago usatua eta ez prestatua, prestatzen den bitartean egiten du etsaiak hartzaz nahi duena.

Erraiten du errege profeta Dabitek: Et meditatus sum nocte cum corde meo; et exercitabar et scopebam spiritum meum (Psalm. 76) </ref>. Gauaz egiten nituen neure buruarekin neure gogoetak eta kontuak, eta gero isatsaz iragaiten nuen neure konzientzia. Bada, nola isatsaz maiz iragaiten den etxea erraz baita garbitzen, zeren hark fits-mits eta likitskeria guti baitu; baina urthean behin baizen garbitzen eztena, neke baita eta gaitz, zeren hark herrautsa eta amaraua lodi baitu; hala, molde