«Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/112»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Nungo zarean esadazu, bada al didin gauzea; zeure begiok irekazu; deskubridurik jafindazu apelliduaz nonbrea. Ezeren lotsa-bildur baga esazu zeure benturea, zer g...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 14:14, 13 maiatza 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<1182r>


Nungo zarean esadazu,

bada al didin gauzea;

zeure begiok irekazu;

deskubridurik jafindazu

apelliduaz nonbrea.

Ezeren lotsa-bildur baga

esazu zeure benturea,

zer gaxaesun edo zer llaga,

zerren dizudan bereala

kuraetako rezetea.

Nik diosudan berbaetan

duda efinten badozu,

ni ez banauzu sinisketan,

bizi zarean egunetan

zuk beti damuko dozu”.

Ribera artan neska oa

bakotxik nekusenean,

razonamentu dulze oa

forma artan da alakoa

ain laster egidanean,

neure begiok banegian

aregan laster fixadu;

nun eldu ninzan ez nekian;

aren ederrak banengian

konsoladu ta turbadu.

Terziopelo berdez egoan

gorputz guztian janzirik;

leona baten kostadoan

jarririk legez baegoan,

kristalez koronadurik;