Orri hau berrikusi gabe dago
<1181r>
B16 Egun batean nendorrela…
Egun batean nendorrela
bide estretxo batean,
esku batean nekarrela
kalzaidu usez errodela
zaldi on baten gañean,
banekarren esku bestean
listra onezko dardoa,
adarga on bat arzoean,
arnes fortitza gorputzean,
korazaakaz kaskoa.
Konpañiatzat tristurea
askotan legez arturik,
giatzat barriz benturea,
baneroean etxurea,
txitez guztiau galdurik.
Neroeala forma onetan
biotzau guztiz tristea,
nik ez nebela pensaetan
gero nekusen gauzaetan,
erratu neben bidea.
Ribera baten eldu ninzan,
guztizko alegerea;
neure buruau gora nezan;
dama eder bat topa nezan,
autoridadez betea.
Neurau exilik nengoala,
berak esadan berbea:
“Ongi etorri zareala
errazoa da dasadala,
gizon armatu gaztea.