Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/113

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1183r>


arpa eder bat esku bietan,

figuraz eskulpidurik

urregorrizko tablaetan;

biboratxo bat bularretan,

kollare legez janzirik.

Apea nindin zaldirean;

gutxi bat apartadurik

berba negion lurrerean,

neurau nengoan lekurean

reberenzia jaginik:

“Umilladurik egiten dot

errazoa dan gauzea:

oñ-eskuetan besatzen dot;

dakidan legez esaten dot,

donzella koronadea,

obedezidu dagidala

nik zure mandamentua;

errazoa da naturala

neure aoaz dasadala

itaundu jatan kasua”.

Jagi zan bere sillarean,

nik au esan da bertati;

artu ninduan eskurean,

bagioanzen arerean

floresta baten erditi.

Jarri ginean berbaetan

rosale baten parean;

asi ninzakan kontaetan

nola ninduen penaetan

gauza bik biotzerean: