«Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/104»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Koplarik ondo ordenaetan abilidade badozu, orain egin dan ortots andiau metrifikadu egizu”. Au esan eta baekidan ies egin da estaldu; ilabetean ezin oi neben se...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 16:05, 11 maiatza 2020 data duena
Orri hau berrikusi gabe dago
<1180r>
Koplarik ondo ordenaetan
abilidade badozu,
orain egin dan ortots andiau
metrifikadu egizu”.
Au esan eta baekidan
ies egin da estaldu;
ilabetean ezin oi neben
sekula barriz topadu.
Egun batean leukala
beste batzugaz kabildu,
aen artera izan ninzan
exil-exilik koladu.
Aren aldean jasarri ninzan
zerren ez lidin uzatu;
badanik bere bertan eben
zerbait litzana somadu.
Izur-ariau baekidan
sentidu baga askatu;
guztizko uzkar terrible bat
nik banegion pulzatu.
Esan negion: “Ene laztana,
ez onegaiti penadu,
zegaiti orain zu ta ni gara
biok igual geratu”.