Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/105

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1180v>


B13 Ene laztan zuri ederra…


Ene laztan zuri ederra,

flordelisea zara zu.

Arren, zatozke ene oera,

beti ze egidazu gerra,

borondaterik badozu.


B14 Estandarterik onaena…


Estandarterik onaena

Jesu Kristoren kurzea;

gauzarik ezta ain zierturik

nola dan eriotzea.


B15 Monesterio santu debotoa…


Monesterio santu debotoa,

Jaunaren graziaz eben jarria,

etse prenzipala eta barria.

Basoan zu zaoza fundadua

eta, il zan arren fundadorea,

bakus munduak zure balorea.

Zegaiti zu zara, dudadu baga,

korridu badidi ondo mundua,

beste guztietan estimadua.

Oñ-esku zardenok apatzen diot,

illustre abadesa notadea,

zerren egin deustan mesedea.

Konbento guztia generalmente

saludatzen dot nik agur eginda;

belauriko, barriz, zu, ene linda.

Abisada eder parebagea,

eztakart gorgera, eztaust gona;

ekusi nagi, ze ni ona-ona.

Ni kaso naxala baldin badator

euroen artera tentazioa,

bertati eske nax parkazioa.

Monjea kausa dala, kokotean

enamoraduak ze begi azik,

zerren monjeaenak eztau gatzik.

Ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai

ai ai ai ai ai ai, dardo zorrotza!

Zein triste dagoan ene biotza!

Alegere dago itsasaldean

uda ta negu beti naranjea;

monesterioan triste monjea.