Orrialde:Tartas 1666.djvu/85

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<84>

Neure adiskidia ziren othoi, mundu hontan inihurria iduri, inihurriaren pare egizu othoi probisione obra honez ordu honez, hurak baituko zautzu bertze mundian, Jenkoaren aitzinian, eta Aingurien aitzinian, Aingurien ogia zure gogara, plazer duzunian janen duzu.

Et zirela, othoi, zikada elgerra iduri, zikadaren pare, xori erho hura imita badezazu, mundu hontan, jakin ezazu, Luziferren ogia, baita Ifernian suz, eta khez egina, izanen dela sekulazotz labe gorri hartan, zure ogia.

Eta zeren komunski herioak gure arimari edekiten, edo emaiten baitu bere Koroa, edeki eztizazun pundu hertsi hartan zuri zure arimarena, herioaz orhit zite ahal bezain ardura, prepara zite aizinetik, bilhoa urdintzera, eta xuritzera utzi gabe, zer gisaz, eta nola, harekila konparituko ziren, nola haren kolpu mortala errezebituko duzun, nola haren so beltza belzuri, odeizia, eta begitarte itsusia, eta horriblia, soferituko duzun, pensamendu, eta meditazione saindu haur, zure gogoan eduki badezazu, ezarniro ehun, hamarren kontre, edo mila ehunen kontre deabruaren despit, bekhatiaren despit, herioaren despit, zure arima mundu hontarik, graziaz, eta koroaz beterik, zelurat joanen du.

Baina medailla bertze alderat itzul dezadan, enuke nahi apostatu biga, milaren kontre zure graziaren eta gloriaren alde, ezpaduzu ardura herioa bihotzian, eta gogoan, zeren neure espisoa, beldur niz gal nezan, eta zuk, zure arima, nik dadukat fermoki, eta fede hartan nahi nuzu bizi, eta hil, herioaz