<83>
eta arima gaixtoez, mundu hontan gireno, bizi gireno, udan gira onsa gira jinen da negia, jinen da herioa, ezpadezagu ordu honez egin probisione obra honez, ezpagite obra honez hilziaz, eta herioaz orhitzen, gure arimak bertze mundian gosiak hilen ditu, jaunaren auharian eztugu ukhanen parterik, ez boxirik zikada miserable, eta elger haier, heldu zen bezala, helduko zauku, guri ere.
Hala nola segur baita, inihurriak bezala egin badezagu, gure uda, gure gaztetarzuna, enplega badezagu, obra honetan, Jenkoaren zerbutzian, jin dadinian gure negia, herio beltza, hotza, eta tristia, ukhanen dugula jaunaren auharian gure parte hona, ohore, laudorio, benedikzione, grazia, eta gloria, halaxe eman zian bere promesa gure jaunak bere Apostolier, eta haien personan guri orori, bat bederari, Gaudete & exultate quoniam merces vestra copiosa est in Coelis. Ene Apostoliak, ene Dizipuliak, ene Fidelak, eta leialak, zien pagia, zien rekonpensia, zelian dago handirik, eta zabalik, zien aiduru, zien beha, edukhazie hon amorioan, ene zerbutzian, ene beldurrian, ene legian, eta Ebanjelioan, ez branla, ez kordoka, ez kanbia, ene pian, enekin, enegatik, bizitzeko, eta hilzeko hartu duzien deliberamendu, eta resoluzione saindia.
Koroa irabazi nahi dianak, behar du onsa konbatitu mundia, deabrua, haragia, eta bere pasioniak oro, behar ditu, gormandatu, azotatu, kruzifikatu, eta garaitu, bertzela, eztuke bertze mundian Koroarik, hala erran du Apostoliak, Non coronabitur nisi qui legitime certauerit, ezta koroatu izanen korajoski eta lejitimoki konbatitu eztena.