<64>
edekirik, zure haragiaz egiten du lur, eta zure Arimaz Ifernuko suaren egur, eta bazka.
Neure adiskidia, hementik eskola zite, ohoiñ baten, eta bolur baten artian gauaz, eta egunaz bizi zirela, ohiñak gauaz bolurrak egunaz, trunpatu nahi zutiela, zaude othoi gauaz grazian iratzarririk, eta egunaz goitan zure azken orenaren beha, hala egin badezazu, herioak emanik ere bere kolpu mortala zure haragiari, eztu emanen zure Arimari, baiña, zure Arimak emanen du azken kolpia herioari, haragiaren hiltzian, eta gero, gure Jenkoa baita, biziaren, eta herioaren jauna, hark emanen du bere gloria zure Arimari.
Gaztelu, eta jauregi eder, eta bortiz bat, etsaiak kanpotik inguru, inguru, asetiaturik edukiten dianian haren edo bortxaz, edo konposizionez hartzeko, eta haren gehien, eta nabusi izateko, gaztelu eta jauregi haren barnian balin bada garnisone on bat, gerlako, eta ahoko munizione franko, eta ororen burian Kapitaña, eta soldadoa, badira korajosak, eta deliberatoak behar denian, onsa defendiatzeko, eta onsa atakatzeko, barnekoak trufatzen dira kanpokoez, eta azkenekotz Gastelu, jauregia, ohorian gelditzen da, eta etsaia, bere pena, eta bere denbora galdurik, desohorez betherik, bere jendiarekila retiratzen da.
Baiña jauregi hartan ezpada armarik, ezpada zer jan eta edan, ezpada Kapitanik, eta soldadurik, edo izanik ere ezpadira korajos, eta deliberatu, eta diren poltroiñak, eta bihotzgabiak, adios Gaztelia, adios jauregia, Ville gaignée,, hiria hartu da, etsaiak eginen du jauregi, eta gaztelu harzatz nahi