<166>
haren posesioniaren lekhua, ala baita zabal, eta largo, handi da, eztu firik, gora da, inmenso, eta relebatu. Hargati justoaren hilzia deithatzen da sortzia, zeren lekhu hersitik, baita lurra, joaiten baita lekhu handiala, eta largoala, baita zelia, eta nola haur baten sortzian, ezpaitu nehork egiten nigarrik, eta bai erri, bere forman, justoaren hilzian, ezta nigarrin egin behar, eta bai alegeratu, eta Jenkoa laudatu, zeren alakoa ezta hiltzen, pitzen da, sortzen da zelian.
Neure adeskidia, giren bada justo, jende pherestu, Jenkoaren zerbutzari, dugun bat bederak konzientzia hona begira, alageraki bizirik, alageraki herioaren beldur gabe hilen, gira, edo ezkira hilen, piztuko gira, sorthuko gira zelian, eta deusen ere beldur gabe, boztarioz, eta alegranziaz betherik, gure jaunaren konpañian biziko gira.
Herioaren beldur gabe justoak bizi direla eta bai hiltzen ere, saindien, eta justoen Erregiak, Jesu-Kristo jaunak, lekzione eder haur eman drauku orori hiltzian, zonbat ere gizon bezala olibeteko baratzian, herioaren beldur izan baitzen, orotrat ere, gero bere pasione saindian, bere borondatia, bere aita eternalari sakrifikaturik, erran zian boztarioz: Tristis est anima mea vsque ad mortem ene arima triste da, ni hil artio, triste niz neure odola gizonagati isur artio, hilzera zoen Jesus adorable haren tristurak, ahal zukian bertze kausarik, eta fondamenik ere, baina nik dadukat, boztarioz, eta alegrantziaz zela triste gure jauna, zeren ikhusten baitzian gauzak oro, nola joanen ziren, Sciebat omnia quae ventura erant, ikhusten zian haren hilzia