Orrialde:Tartas 1666.djvu/164

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<163>

alagera da, eta bere alegranzian beldur, boztarioz egiten du nigar, eta nigarrez dagoela, alagranzian bizi da, dio doktor debotak, Iustus timendo gaudet, & gaudendo timet, lachrimando gaudet, & gaudendo lachrimatur. Hobe da beraz justoen herioa, eziez bizia eta gehiago desiratzen dute bere hilze hona eziez munduko bizia, eta mundu hontako izatia.

Apostoliak berritz hargana itzul nadin, onsa bizirik fida baitzen bere hilze honari, hilzia egunoroz desiratzen zian, eta luze zaukon, noiz hilen zen, bere Jesus maitiaren ikhuzteko, hala dio berak: Cupio dissolui, & esse cum Christo nahi ninzate hil Jesu-Kristo jaunaren konpanian bizitzeko, ene arima mundu hontan deno, bere gorpitzian estekhaturik deno, kartzelian, eta presontegian bezala bizi da, ezta izanen jagoiti bere aisian, eztu ukhanen plazerik, ez phausurik, kartzelu hartarik libratu deno, eta zelurat iganik, Jenkoaren loria eternala poseditu diano.

Dabid Erregiak ere karzelu hartarik jalkitia desiratzen zian, bere libertatiaren, eta bere plazeren Jenkoa baitan hartzeko, demanda eder, eta justo hura Jenkoari galdatzen zian, bere othoitzetan: Educ de carcere animam meam ad confitendum nomini tuo Domine Jauna othoi, so egidazu, kartzelu hontarik libra nezazu, idoki nezazu lurretik, eta mundutik, zuri neure aisian, eta ene gogara, neure amorioaren, neure laudarioen, neure adorazionen rendatzeko, zure izen saindiaren ene gogora, laudatzeko, kofesatzeko, eta benedikatzeko. Profeta honek, herioa maitiago zian, eziez bere bizia, eta zeren eztugu guk ere erranen, herioa maitagarri dela, eta ez batere hastiogarri.