<112>
bere buria libra dezan, eta abandona burreun eskuetara, eta boxeria hartan, masakra dadin, eta hil dadin bere soldadoen, eta armadaren salbatzeko, eta, bere hilziaz, bere armadako jende ororen bizia salbatzen dianian, ber bera orogati hilzen, eta soldadoak oro bere hilziaz salbatzen, erran behar da ordu hartan, jaun Kapitañ hura, dela onen, hobena, noblen noblena, maitagarrien, maitagarriena, eta soldadoa datekiala gaixtoen gaixtoena, desohoratiena, eta ororen artian, hastiogarriena, ezpadeza bere gida, bere gehiena, onsa ohora, lauda, maita, remerzia, eta orhiturik bere jaunaren hilziaz, epadeza haren hilziaren dolia ekhar, eta eduki bere bihotzian, ezpadeza konsidera mortal dela, eta hil behar diala, soldadoa ezta handiago jauna baiño, jauna hil da, soldadoak ere behar du hil, jujamendu hura ezpadu, ezdeus bat beno sordeix izanen da nik errandudana izanen da, ezdeusaz baiño haboro jende pereztuek, eztute eginen kasurik, ez kondurik, halakoaz, eta halakoetzaz, eta jaun Kapitaño haren plazan banintz, halakoer, so on bat eniro egin, zeren halakoa ezpaitabila bidian hontan zuin baita onsa hilzeko bidia, erran nahi du hilziaz orhitzia.
Bada neure adiskidia, zu eta ni, eta mundu guzia han gira. Jesu-Kristo gure jauna da gida, gure gehiona, gure Kapitañ handia, eta gu oro gira haren soldadoak, hura joan da gurutzia eskuan, gure aitzinian, gu oro kumitatzen gitu, joan giten haren ondoan, gure buriak arnega ditzagun, eztezagun egin eta konpli gure berondate propria, baina bai harena, hardezagun nork gure