<105>
ezdeus dira. Halako dira mundu hontako, plazerak, ohoriak, honak, eta boteriak, ala baina haien itzalaren pian, laket da, plazer hartzen du, lo egiten du, eta ezpaleza lo hartarik zoinbat ainguruk, iratzar Profeta Elia, egin zian bezala herioak lo hartan atrapaturik, Infernura sekulakotz, lo egitera joan laite.
Nork nahi du erran gizona eztela itzal bat ene razoiñak libru hontan ikhusirik, eta ezpadeza, bere miseria ikhusirik, bere herioaren memoria, bere begien aitzinian ardura ardura eduki, nik erranen dut gizona dela arsto bat, zamari bat, eta brutal bat.
Itzalbe hontarik jalkirik, dugun ikhusi, gizona zenbat miserable den eta zenbat obligazione dian bere hilziaz orhitzeko, nahibada mundu hontarik landan, hilez geroz, Jenkoa baitan bizi, eta salbatu.
Apostoliak, hari nahi bazira behatu, erakhutsiko drauzu zure miseria, erran dianian, Habemus thesaurum istum in vasis fictilibus badugu thresor handi bat, badugu gauza aberas bat, baino thresor, eta gauza aberatz haren unzia, lurra da, lohia da, gure arima eder da, noble da, baina gorpitza, baita haren unzia, zer da lur, eta lohi, herioak bere kolpietarik mendrenaz honki badeza, joan da unzia, gorpitza lurturik, lurrerat doa, lur, eta erhautz gertatzen da.
Profeta Roialak ere, lur girela dio, eta minzo denian, bekhatore gaixtoez, haien kontre, gisa hontan bere othoizia Jenkoari egiten du. Tanquam vas figuli confringes eos. Bekhatoriak, jende gaixto hek obstinatiak, lurreko unziak bezala,