<104>
pausia ediren bage, eta alterazionia freskatu gabe. Elias Profetak ene egia eder haur, bere denboran figuratu zian, eta representatu, egun batez bere etsaien ihesi zokla desertian behera, jenebria deithatzen den zuhaintze baten itzalian loak bartu zian eta, ainguru bat zelutik jinik, iratzarri zian eta minzatu gisa hontan Jenkoaren partez, Profeta Elia, zuti zite jan ezazu, edan ezazu, eta ogizko opil bat eginik, hauspian errerik, eman zeron ogi opil hartarik jatera, eta ur edatera, eta erran, jan ezazu, edan ezazu, bide luze bat, eta handi bat orano igaren behar duzu. Profeta gaizoak, bere jan edana eginik, eta azkarturik bere jan edanaz, berrojei egunez eta gauez ibilizen desertu hartan, eta arribatu huroski, Oreb, Jenkoaren mendi benedikatu hartara. Hala dio Eskritura saindiak. Obdormiuit Helias in vmbra iuniperi, & ecce Angelus Domini tetipit eum, & dixit illi, surgé, & comede, grandis enim restat via, ecce ad caput suum panis subcinericias, vt vas aquae, comedit ergo, & bibit, & ambulauit in fortitudine cibi illius, quadraginta diebus, & quadraginta noctibus, vsque ad montem Dej Horeb. Hala hala egiten du gizonak mundu huntan, bere plazeren, bere honen, bere bekhatien itzalaren pian loak hartzen du, lo egiten du, ala baina bere loan, eta bere plazerian, lo honik eztu egiten, ez plazer honik hartzen, zeren haren loa, haren plazera, baitira labur, falsu, eta tronpur, hala ere representatzen du, jenebra, zuhainze idor hark, haren frutiak, eta haren itzalak guti balia dute, haren frutiak eztira hon, eta haren itzala ere ezta zabal edatzen bertze zuhaintzen itzala bezala, haren orstoak, liliak, frutiak, itzalak,