Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/330

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bezain bizitze garbirekin, guziarekin ere iguzu grazia merezi bezala nigar egiteko egin ditugun bekatuakgatik, eta hemendik hara zure serbitzatzeko humilkiago, berokiago eta borondate hobeagorekin.


Hamabigarren kapitulua


Artha handirekin preparatu behar dela Sakramendu Sainduaren hartzera.


Jesus maitearen hitzak


1. Ni naiz garbitasunaren maitaria, eta saindutasun guziaren emaillea.

Ni nabilla bihotz garbiaren bilha, eta hartan da ene pausagunea.

Prepara diazadazu afal-leku handi bat hedaturik, eta zure baitan eginen dut ene Baskoko afaria ene diszipuluekin.

Nahi baduzu zuregana natorren, eta zure baitan nagoen, ken ezazu lemami zaharrak zure arimatik, eta garbi zazu zure bihotzeko ostatalekua.

Kanpora zazu mundu guzia eta bizioen abarrotza: jar zaite zure gelan, Eliza xoria teillatuan bakarrik dagoen bezala, eta han gogora tzatzu zure eskasiak eta soberaniak zure arimaren damutan.

Ezen nork ere maite baitu, ahalik lekurik hoberena eta ederrena preparatzen dio bere maiteari, eta hortan ezagutzen da bere maitea etxera hartzen duenaren egiazko amorioa.