Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/329

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


barrena baitaude parabisuko plazer guziak, eta non gurekin batean Angeru sainduek jaten eta edaten baitute, baina guk baino gozo doatsuago batez.

6. O zein handi eta ohorezko den Apezen ofizioa! Hei eman baitzaie esku guzien gaineko Jaunaren hitz sakratuez konsekratzeko, espainez benedikatzeko, eskuez erabilteko, ahoz hartzeko, eta bertzei ere partitzeko.

O zein xahu behar diren Apezaren eskuak, ahoa ain garbi gorputza zein aratz, bihotza zein argi, hartan barrena garbitasun guziko ithurria hain maiz sartzen denaz gero.

Jesusen sakramendua hainbertzetan hartzen duen Apezaren ahotik ezta ilki behar hitz ederrik eta onik baizen.

7. Jesusen gorputzari behatzen ohi dioten begiak behar dira garbi, zuhur, eta ohorezko egon: zeruaren eta lurraren kreatzaillea maiz ukitzen duten eskuak behar dire xahuak eta zerura alxatuak izan.

Apezei beregainki erraiten zaie lege sainduan: zaretela saindu, zeren ni zuen Jainko Jauna bainaiz saindu.

8. Hel bekigu zure grazia, ene Jainko guziz botheretsua, arren apeztasuneko ofizioa hartu dugunok behar bezalako debozionez, garbitasun oso eta konzienzia on batekin serbitzu egin diazazugun.

Eta ezin ibil bagaitezke behar dugun