Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/281

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


miserikordiaz, eta hainitz tentazione suertez erabilli.

Nik konsolazione beregaineko konsolazioneak isuri tut hekin baitara, onean irauteko indarra eman derauet, eta hekin pazienzia koroatu dut.

4. Nik lehena eta azkena ezagutzen dut: nik besarkatzen tut guziak ezin estimatuzko amorioz.

Ni naiz laudatzekoa ene saindu guzietan, ni naiz guzien gainetik benedikatzekoa eta ohoratzekoa hetarik batbedera baitan, zeren hain lorioski handitu eta aitzinetik hautatu ditudan, bere buruz etzutelarik aitzinetiko meriturik bat ere.

Nork ere beraz mesprezatzen baitu ene sainduetarik xipiena, eztu handiena ere ohoratzen, zeren nik xipia eta handia egin baitut.

Eta nor ere minzo baita zenbait sainduaren kontra, ene kontra ere eta zeruko erresuman diren guzien kontra minzo da.

Guziak dire bat karitatearen amarraz, guziek gogo bat, guziek nahi bat, eta guziek orobat elkar maite dute.

5. Bai eta (zein baita hainitzez geiago) maiteago naute bere burua eta bere merituak baino.

Zeren bere gainera eramanik, eta bere buruaganako amudiotik kanpora erautsirik, guziak