hainitzetarik, beldurrez plazerek eraman nezaten arimako trabu guzietarik, beldurrez sobera penatuz eta unhatuegiz flaka eta eror nadin.
Eztut erraiten begira nazazula munduko banaloria gogo guziaz inguruz inguru bilha dabillan gauzetarik; baina bai zure serbitzariaren arima hiltzeko lege jeneralaz penagarrizki kargatzen duten miserietarik; hala bihotza gibelatzen baitute eta zapatzen non ezin sar baititeke barreneko libertatean nahi duen bezanbat orduz.
3. O ene Jainkoa, ezin erranezko eztitasun itzul diazadazu kirastasunera sekula gauzetarik errebelatzen nauen eta presenteko atsegingarri baten ikuste laburraz gaizki bereganatzen nauen haragizko konsolazione guzia.
Eztakidala garai, ene Jainkoa, eztakidala garai haragia eta odola: enazala munduak eta haren loria laburrak engana: enazala deabruak eta haren arteziak bere azpira egoitz.
Indazu indarra kontra egiteko, pazienzia pairatzeko, fermutasuna bethi onean jartzeko eta irauteko.