Orri hau berrikusi gabe dago
<35>
edo esperatzen. Eta Kristoren Anima gloriosoa Dibinidadearekin uniturik aruntz agertu zanean, bertatik ekusi eragin zien bere dibinidadea an arkitzen ziraden Anima justu aei guziai, eta ala gelditu ziraden bereala instante artatik glorioso, edo gloriaz beterik.
G: Korputz santua nun gelditu zan?
E: Krutze santutik eratxi eta gelditu zan sepulturan, arri andi batez sepultura itxirik.
G: Kristo il zanetik zenbatgarren egunean resuzitadu, edo piztu zan?
E: Irugarren egunean.
G: Zer da resuzitatzea, edo piztutzea?
E: Anima bere leengo korputz artara bertara biurtzea, eta arekin berriro juntaturik, eta uniturik gelditzea.
G: Nork resuzitadu zeban Kristo?