Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/43

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<34>


G: Zer da ilik gelditzea?

E: Anima korputzagandik apartatzea.

G: Kristo krutzean il zanean Korputz Santua, eta Anima Santua apartadu ote ziraden Dibinidadeagandik?

E: Ez ziraden beiñ ere apartadu Dibinidadeagandik, baizikan gelditu ziraden Korputza eta Anima alkargandik apartadurik, bañan ez Dibinidadeagandik; zerren ala Korputza nola Anima gelditu ziraden Dibinidadearekin uniturik.

G: Anima Santua Korputz Santutik apartadu zanean, nora jatxi zan?

E: Ez zan jaitxi kondenaturik zeuden kriatura desditxatu aen lekura, baizikan Linbora, au da, Abrahanen Senoa deitzen zitzaion lekura, nun arkitzen ziraden Anima justuak deteniturik, Kristoren etorrerari itxedeten