Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/39

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<30>

eta finik, edo akaberarik batere. Onela, bada, Kristo Jaungoikoa dan partearren, da Aita Eternoaren Seme Eternoa eta bakarra. Bañan Kristo, gizona dan partetik, da Maria Santisimaren Seme bakarra, zerren Ama andre birjina, donzella garbi onegandik deban korputz humanoa, bañan ez eternidadez edo prinzipio bage, baizikan tenporaz asia eta artua. Eta nola tenpora orretan Kristok artu ez zeban personalidaderik edo personatasunik batere, naturaleza humanoa edo humanidadea baizikan bakarrik. Bada, personalidade humanoa eta humanidadea dirade gauza bi diferentak, ala Kristok, izanagatikan ere naturaleza bi, bata dibinoa Eternidadetik, zeñaz dan Jaungoiko egiazkoa, eta bestea humanoa tenporaz artua, zeñaz dan gigon egiazkoa, ez ditu orregatikan ere Persona bi, baizikan bat bakarra,