Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/38

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<29>

orregatikan ere ez degu esan bear Jesu-Kristoren Aita Espiritu Santua dala, zerren aita izaterako ez da asko edo bastante, edozein moduz gauza bat egitea; baizikan, orretarako bear deu batek bere sustanziati, edo naturalezati bertati, egin gauza ori. Espiritu Santuak, bada, nola berak deban naturalezati, edo sustanziati bertati ez zeban egin Jaungoikoaren Semearen korputza, baizikan Maria Birjinaren odol garbitik, argatikan ez deritza, eta ezin izan ere zeitean Kristoren Aita Espiritu Santua.

3. Irugarrena: Kristo, Jaungoiko dan partetik, da Aita Eternoaren Seme Eterno bakarra, zerren Aita dibinoagatik deban bere Dibinidadea edo Jaungoikotasuna eternidadetik, au da, tenpora guzia baño ere leenagotik, asierarik edo prinzipiorik bage, zerren Eternidadeak ez deu prinzipiorik, asierarik,