Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/139

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<130>

(zeñatan egin dituan konfesioren batzuek) kometidu dituan pekatuak osotoro konfesatzeari deritza Konfesio Jenerala.

4. Konfesio Jenerala egitera daude nezesidadeaz obligaturik persona aek guziak, zeñeak leen egin izan debean konfesio gaiztoren bat, edota zerren konfesio artan esan zebean gezurra gauza grabean, edo andian. Edo zerren maliziaz, lotsaz, edo bildurraz eutzi zebean pekatu mortalen bat konfesatu bage. Edo zerren konfesatzera juan baño leenago egin etzebean (euren omisioz, edo deskuido geiegiz) kontzientziaren examina sufizientea, edo zerren konfesatu ziraden bear dan damutasun, eta arrepentimenturik bage, edo propositu egiazkoa, eta firmea bage alde egiteko, ta apartatzeko pekatuagandik, eta pekatuaren bidetik, eta okasiotik; askotan suzeditu oi dan bezela, konfesatzen danean bat, beste batekin pekatu mortaleko estadu miserablean arkitzen dan tenporan, edo pekatu egiterako okasiora sarritan biurtzen danean, edo bakoitzari zor dion hazienda, interesa, onra, edo fama restituidu, edo biurtu dizokoalik ere, biurtzen ez dionean, edo nai eztabenean restituidu. Defekto edo falta oetatikan edozein da bastante konfesioa izateko gaitza, eta sakrilega. Eta beste defektoren batzuek arkitzen badira ere, zeñan kausaz suzeditu leitean konfesioak ez baliatzea, ez ditugu aek emen deskubritzen razoe bigatikan: leenena, inor eskrupuluetan ez sartzeagatik, eta bigarrena, zerren gutxitan baizen ez diraden ofrezitzen defekto moeta aek, zeñaz Konfesore doktoak,