<129>
KAP. V.
Irakasten zaio kristaubari nola examinatu bear deban bere kontzientzia, eta nola preparatu bear deban Konfesio partikulara, edo bere bizi guziko Konfesio jenerala ondo egiteko.
Konfesio onaren azierturako konbeni diran adbertimentuak.
1. Negozio grabe, ta inportantzia andiko batean ifeni bear dan, eta paratu oi den kuidadua, tenpora, edo espazioa, eta meditazio edo konsiderazio on ura bera agintzen deu gure Jaungoikoak ifeni dagigula (bakoitzak degun kapazidadeaz, edo zentzuaz konforme) geuren kontzientziako examina, eta aberiguazioa egitean bertan, konfesatu gaitean baño leenago, zerren ab dan gure inportantziarik andieneko negozioa, zeñean dijoan eternidade bateko geure salbazioa.
2. Konfesioak baliatzeko (edo bear dan bezelakoa izan didin Konfesioa) bear ditu penitenteak klareziarekin, eta Konfesoreari engañiorik egin bage, esan bere kulpak eta pekatu guziak, zenbat, eta zer moetakoak egin izan zituan, eta guzien dolore, edo damutasunarekin, eta propositu firmearekin, bere bizi guzian beiñ ere ez egiteko pekaturik geiago. Bañan ab obeto erakutsiko degu emendik aurrera.
3. Aizkenengo Konfesio azkero egin diraden pekatuak konfesatzeari, deritza Konfesio partikulara; eta batek bere bizi guztian, edo urte askoan