Orrialde:Maister 1757.djvu/84

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jinko Jauna, zihaurk eman deitazün deseñ hunian, eta zure zerbütxü saintian: emadazü grazia, egün behar den bezañ untsa has ahal nadin: zeren, oraidrano nik egin düdanak, zpeitü deus balia.


I 19, 2. Hunkiaren egiteko bizitarzün handi bat ükhen behar dü (gure berthütian aitzina juaitiaren, eta boronthate hunaren araur), bide hartan aitzinatü nahi denak.

Deseñ hunik, eta handirik hartzen dianak, hüts ardüra egiten badü: zer izanen da bekanki eta arhinzki hartzen dütianetzaz.

Hanitx gisaz hargatik heltzen zaikü, gure deseñ hunaren üztia; eta gure obra hun kostümatietarik mendrenian hüts egitia, zerbait damü gabe nekez heltzen da.

Jüstuen deseñ huna bermatzen da, lehenago Jinkuaren grazian, ezi ez beren zühürtarzünian: zeren zernahi beita egiteko har dezen, Jinkuatan beitie bethi bere konfidantxa.

Erran komün bat da, gizonak deseña hartzen diala, eta Jinkuak harez plazer diana egiten, eta eztela gizonaren bidia haren photerian.