Ezi Jinkua, zuñek gihauri gerla egiteko bidiak emaiten beiteizkü; garhait ditzagün amurekatik; prest da, bere bürier gerla egiten, eta haren grazian esparantxa ezarri dianen ajütatzera.
Kanpotiko gaizen eta zeremonien begiratzian baizik, gure errelijioniaren profeitia ezarten ezpadügü; gure debozionia sarri akabiren da.
Bena, eskritürak dioian bezala, dügün egotx zañiala axkora kolpia, amurekatik gure pasionetarik xahatürik arimaren bakia goza dezagün.
I 11, 5. Urthe oroz bizio bakhotx bat zañetarik idoki bageneza, sarri konplitü gertha ginteke.
Bena orai kontrariua ardüra borogatzen dügü, gisa batez nun, hunialat ützültzen hasten girenian, hobiago, eta xahiago edireiten beikira, ezi ez hanitx urthe debozionian igaren unduan.
Emendatü behar lüke egün oroz gü beithan debozioniaren, eta profeitiaren süiak: bena orai hanitx üdüritzen zaikü dela; nurbaitek lehen sü hartarik begiratzen ahal badü aphür bat.
Bortxa aphür bat hatsarrian gure bürier egin bageneza, gero gaizak