kontzentziari so zaudian gaizer trebükürik gabe gogua eman ükhen ahal beitie.
Gü gihauren pasionetzaz sobera arranküratzen gira, eta gaiza igaraiten diren eli batez, sobera phenatan jarten.
Bekhanki orano bizio bakhoitxak osoki garhaitzen dügü, eta egün oroz profeitü zunbaiten egiteko sürik eztügü hartzen hartakoz ephel eta hotz baratzen gira.
I 11, 3. Osoki gure bürier hil baginte, eta bihotzian ezpagünü nahaskürarik batere: ordian gintzake zelüko gaizak goza ahal: eta ezpiritia heganat goititürik etxekitia, zer den, zerbait gisaz boroga.
Gure berhaztapogürik handiena, eta oro da: zeren ezkiren pasionetarik, eta nahiküntetarik soltatzen, eta zeren ezkiren iseiatzen, saintien bide hunian ebiltera.
Nahi eztügün zunbait gaiza txipi ere heltzen zaikünian, sobera sarri korajia galtzen, eta mündüko konsolazionetarat gogua ützültzen dügü.
I 11, 4. Güdükan egoitera gizon kurajus eli bat bezala iseia baginte: Jinkuaren sokhorria gütan gaña zelütik jaisten, düdagabe, baroga giniro.