I 3, 6. Ala beita laster igaraiten mündüko gloria! Jinkuak baletsa hen bizitzia, jakitiaren araur izan lizan! Ordian zikezien untsa irakurtü eta ikhasi.
Zunbat dira mündian jakite bano batez galtzen direnak, zuñek Jinkuaren zerbütxiak axolik ezpeitie?
Eta ümil beno lehenago handi izatia haitatzen beiteie: hartakoz bere phensamentien khe bat bezala ezdeustüren dira.
Nurk ere karitate handi bat beitü, hura da egiazki handi.
Nur ere bere beithan txipi beita, eta uhuriaren goratarzüna ezdeusentako etxekitzen beitü, hura da egiazki handi.
Nurk ere lürreko gaizak oro gorotza bezala etxekitzen beitütü, Jesü Krist irabaz dezan amurekatik, hura da egiazki zühür.
Eta untsa da egiazki jakitus, nurk ere bere boronthatia ützirik, Jinkuarena egiten beitü.