Orrialde:Maister 1757.djvu/48

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ezi ez bizitze hunari estekatzen direnak; hartakoz ardüra inganatzen dira, eta kasi profeitürik batere, edo aphür baizik eztie jardiesten.

I 3, 5. O balie hañbeste arranküra biziuen zañetarik idokitzeko, eta berthütiaren hen plazan ezartzeko, nula beitie galto berririk egiteko, eleite popülian hañbeste gaixtokeria eta eskandal izan, ez etare komentietan hañbeste laxükeria!

Gaiza següra da azken jüdiziozko egünian etzaiküla galthatü izanen, zer irakurtü dügün; bena bai zer egin dügün; ez zuñen untsa mintzatü giren, bena bai zuñen debotki bizi izan giren.

Erradazü, nun dira orai, bürzagi eta jaun bizi zireno untsa ezagütü züntian hurak oro, eta fama handi bat bere jakitiaz jardietsi zienak?

Bestek orai zitizie hen kargiak, eta etzikit hen orhitmentxarik badienez. Bizi zireno üdüri züzün zerbait zirela, eta orai hitzik eztizü ihurk hetzaz erraiten.