arimaren arranküriak ükhen gabe, zelüko izarren lasterrak goguatzen beitütü.
Bere büria untsa ezagützen dianak, beraurtzaz eztü pheretxürik ükhenen, ez etare gizonen laidoriuetan plazerik hartüren.
Nakitzan ordian mündüko gaizak oro, ezpalin banü karitatia, zer balio lüke jakite harek Jinkuaren aitzinian , zuñek jüjatü behar beinai ene gaiza eginetan gañen?
I 2, 2. Eztüzüla hanitx jakiteko desirkünte handiegi bat, zeren barreiarzün, eta inganio handirik han edireiten beita.
Jakitusek bere bürien agertzez plazer hartzen die, eta zühürrak deithü izatez.
Hanitx gaiza dira, zuñen jakitia arimaren aphür; edo batere ezpeita profeitable.
Untsa da zentzügabia, beste salbamentiari baizik so eztaudian gaizer estekatzen dena.
Elhe hanitxek eztie arima asetzen, bena bizitze hunak bai enthelegiari