Banitate bat da laster beno lasterrago igaraiten den gaizaren maite ükheitia, eta bethi irañen dian alagrantzia haidürü daukünaren lekhiala lasterrekaz ez juaitia.
Ardüra orhit zite erran zahar hunez, eztela so egitez begia asetzen, ez eta ere beharria entzütez.
Iseia zite arren, zure bihotzaren gaiza ikhusten ahal direnen amuriotik soltatzera, eta ezin ikhusten direnetrat igaren erazitzera; ezi aragiaren desirer jarraikiten direnek, kontzentzia theiützen dizie, eta Jinkuaren grazia galtzen.
II. KAPITÜLIA
Bere büriaz sendimentü aphal baten ükheitiaz.
I 2, 1. Gizon orok natüralki jakitia desiratzen die; bena zer profeitü emaiten dü jakitiak, Jinkuaren lotsa gabe?
Jinkua zerbütxatzen dian laborari ümil bat hobiago da düdagabe, ezi ez filosofo ürgüllütsü bat, zuñek bere