Orrialde:Maister 1757.djvu/397

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


egoitera, eta ene bihotzaren adelatzera; amurekatik zelüko süiaren gar txipi bat berere ükhen ahal dezadan, sakramentü, biziaren emaile hunen, errezebitze ümiletik.

Zük aldiz, o ene Jesüs huna, salbazale ezinago saintia, zure eztitarzünaz, eta grazia preziatiaz, süpli itzazü, nik ments dütüdanak oro: düzünen gañen huntarzüna; orororen zureganat deitzekua, diozülarik: ziausteie eneganat triballiaren, eta kargaren pian ziradeienak oro, eta nik errekeitatüren zütiet.


IV 4, 5. Egia düzü, ene begithartiaren izerdian triballatzen nizala, bihotzeko doloriaz eskerniatürik naguela, bekhatüz kargatürik nizala, tentazionek erreüsten naiela, hanitx pasione gaixtok nahasirik, eta ürüxkirik nadükela; eta eztela ihur ni ürgaizten, soltatzen, eta salbatzen ahal naianik, zü baizik ene salbazale Jinko Jauna; hori dela kausa zure eskietara nihaur, eta ene hunak oro ezarten zitizüt, amurekatik begira nezazün, eta gida bizitze eternaliala.

Har nezazü zure izen saintiaren uhuretan, adelatü düzünen gañen zure khorpitza ene janharitako, eta zure odola ene edantzatako.