amurekatik egiazki ezagüt dezen, eta klarki boroga; zunbat flakütarzün dien bere beitharik, eta zer huntarzün, eta grazia zureganik jardiesten dien.
Zereneta bere beitarik hotz, gogor, eta debozionegabe beitira; zureki batian aldiz, gori, alagera, eta debot izatia merexitzen beitie.
Ezi nur eztitarzünaren üthürbürialat aphalmentüreki hüllantzen delarik, hantik eztitarzün aphür bat hartü gabe jalkiten da?
Edo nurk, sü hun baten khantian daguenian, hantik eztü berotarzün aphür bat hartzen?
Eta zü zira üthürri bethi betherik, eta gaintitzen dena; sü thaik gabe gar egiten diana, seküla, hiltzen eztena.
IV 4, 4. Eta ezpalin bada sori enetako, üthürriaren erditik hur hartzia, ez etare ase artio edatia; halarik ere ezariren dit ene ahua, zelüko ixuriaren kanetan, amurekatik txortola txipi bat berere, hantik har dezadan, ene egarriaren apisatzeko; eta erras enadin seka.
Eta ene arima ez izanik ere osoki zelüko gaizetan, ez etare hañ süz betherik, nula kherübim bat, edo serafim bat, orotrat ere iseiatüren nüzü, debozioniari