Orrialde:Maister 1757.djvu/370

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


juaitera, hori oro ene profeitütako egiten düzü; zeren hanitx gisaz kostümatü beitüzü maite dütüzünen borogatzia.

Eta hala borogatzen naizünian, eztüzü gütiago behar maithatü, eta laidatü izan, ezi ez zelüko konsolazionez bethatzen banündüzü.


III 59, 3. Zütan arren, ene Jinko Jauna, ene esparantxa oro ezarten dizüt, zuri hersatzen nüzü: zureganat igorten zitit ene doloriak, eta phenak oro: zeren zütarik kanpo, ikhusten dütüdan gaizak oro, flakü, eta khanbiakor edireiten beitütüt.

Ezi adixkide hanitxek eztizie profeitürik emanen, ez ajütari azkarrek sokhorririk, ez konsellazale zühürrek ihardeste hunik, ez jakinsien libriek konsolazionerik, ez zunbait gaiza preziatük soltatzerik, ez lekhü apart, eta begien eger direnek segürantzarik: zük zihaurk ürgaizten, sokhorritzen, azkartzen, konsolatzen, eskolatzen, eta begiratzen ezpagütüzü.

III 59, 4. Ezi bakiaren, eta dohatsütarzüaren jardiets erazitzeko, hun direla üdüria dien gaizak oro, ezdeus dütüzü, zü gabe, eta eztizie egiazko untsa izaterik batere emaiten.