Orrialde:Maister 1757.djvu/369

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Etzireia zü, ene Jinko Jauna, mügagabezko miserikordia dadükazüna?

Nun untsa izan niz, zü gabe? Edo nuiz gaizki izan ahal niz, zü eneki züntüdano?

Nahiago nüzü praube izan, zure amurekatik, ezi ez aberats zü gabe?

Haitatzen dit lehenago lürrian zureki bedejant izatia, ezi ez zü gabe zeliaz gozatzia. Nun ere beitzira, han düzü zelia, eta nun ere ezpeitzira, han heriua eta ifernia.

Ene desira zütan diagozü, eta hori dela kausa zure unduan igorri behar zitit, ene hasperenak, ene oihiak, eta ene othoitziak.

Ihurtan hitz batez enitezü osoki fida, ene behar ordietan, phüntianago sokhorritü izateko, ezi ez zütan zihaurtan, ene Jinkua.

Zü zira ene esparantxa, zü ene konsolazalia, eta gaiza orotan enetako leialenik zirena.


III 59, 2. Orok nurk beria txerkhatzen die: zük ene salbamentia, eta ene profeitia baizik eztüzü nahi, eta oro hunialat ützültzen deiztadatzü.

Zunbat ere hanitx gisatako tentazionetara, eta gaitzetara eizten beinaizü