Orrialde:Maister 1757.djvu/348

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Gisa batez nun erakusten beitü, zentzien begiratzen, banaloriari eta banitatiari ihesi egiten, laidatü behar dien, eta jüstoki miragarri diren gaizen ümilki gordatzen, eta gaiza orotarik, eta jakite orotan ezpiritüzko abantallaren idokiten, eta Jinkuaren laidoriuaren, eta uhuriaren txerkhatzen.

Eztizü nahi, ez bera, ez beriak banitatiak izan ditian; bena nahi likezü Jinkua bere gaiza emanetan benedikatü izan dadin, zuñek oro largoki emaiten beitütü, amurio pür batez.


III 54, 8. Grazia haur da zelüko argi bat, Jinkuaren dohañ berhezi bat, haitatü izan direnen señale propi bat, eta salbamentü eternalaren gaje bat, zuñek gizona lürreko gaizetarik, zelükuen maithazalia gora erazitzen beitü, eta aragiari enjogi izatetik, debozionialat ützül erazitzen.

Zunbatenaz arren natüra ürüxki eta goithü izatera hobeki erakharten beita; hanbatenaz grazia handiago baten ixuria jiten da, eta barnetiko gizona, bisita berririk egün oroz ükheitez, Jinkuaren imajinaren araur, arraberritzen da.