Orrialde:Maister 1757.djvu/322

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta khorpitzetik jalkitia zure arimak desiratzen diala, amurekatik ene argitarzüna khanbiamentiaren itzalik gabe ikhus ahal dezan, zabal ezazü zure bihotza, eta inspirarzün saintü hura besarka, boronthate oso bateki.

Esker ezinago handiak eman itzazü zelüko huntarzünari, zuñek hañ mañuski tratatzen beizütü, hañ eztiki bisitatzen, hañbeste süreki korajatzen, eta hañbeste photerereki goititzen ere bai; beldürrez zihauren pheziak lürreko gaizetarat eror erazi zitzan.

Ezi eztüzü hori zure phensamentüz, edo iseiüz ükheiten, bena bai zelüko graziaren, eta Jinkuaren suaren huntarzünetik; amurekatik berthütian ümilitate handi bateki aitzina zitian, eta adela gero jinen diren atakarzünen garhaitzera, eta iseia zitian bihotz osoz eni estekatü izatera, eta boronthate süz bethe bateki ene zerbütxatzera.


III 49, 2. Ene semia, süia ardüra phiztürik diagozü; bena garra kherik gabe eztüzü goiti juaiten.

Orobat zunbaiten desirküntiak zelüko gaizetarako süz betherik diaudezü; eta haregatik eztütüzü aragiaren tentazionerik gabe.