Orrialde:Maister 1757.djvu/321

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezpiritia maite badüt, plazer hartzen dit gaiza ezpiritualen goguan etxekitez.

Ezi maite dütüdan gaiza orotzaz gogo hunez mintzatzen nüzü, eta her behatzen; eta halako gaizen imajinak nihaureki etxerat eramaiten zitit.

Bena dohatsü düzü, Jauna, zure amurekatik kreatürak oro bere bihotzetik idokitzen dütian gizona, bere büriari bortxa egiten diana, aragiaren desirküntiak ezpiritiaren debozioniaz krüzifikatzen dütiana; amurekatik kontzentziaren untsa xahat unduan, oberenda dizazün orazione xahü bat; eta mündüko gaizen ororen barnetik, eta kanpotik akaza unduan, merexi dezan aingürien senbaladan izatia.


XLIX. KAPITÜLIA


Bizitze eternalaren desiratziaz, eta harat juaitera iseiatzen direner, zuñen huntarzün handiak daudian haidürü.


III 49, 1. Ene semia, borogatzen düzünian gloria eternalaren desirküntia zelütik ixurtzen zaizüla,