krezaliaren gozokua, kreatürarenetik, eternitatekua, thenporarenetik, argi kreatü izan eztenarena, argi phiztü izan denarenetik.
III 34, 3. O argi bethi iraiten düzüna argi phiztiak beno gorago zirena, igorrazü zelütik, ene bihotzeko xokhuak oro ikhertzen ahal dütian iñhazia.
Xaha, alagera, argi, eta phitz ezazü ene ezpiritia, bere photereki, alagrantziazko boztariuetan zureki estekatürik egoiteko.
O nuiz jinen da oren dohatsü, eta desiragarri hura; amurekatik zure presentiaz asezia nazazün, eta ziren enetako oro orotan.
Hura jin dakidan artio, eztüzü ene alagrantzia oso izanen.
Orano (elas) nitan bizi düzü gizon zaharra, eztüzü osoki krüzifikatü izan, eztüzü erras hil.
Orano ezpiritiaren kuntre, bazitizü desirkünte azkarrak, barnetik gerla egiten dizü, eta arimaren erresoma eztizü phausüz eizten.
III 34, 4. Bena zü itxasuaren photeriaren bürzagi beitzira, eta haren builtak ematzen beitütüzü, jalki zite, ajüta nezazü.