Orrialde:Maister 1757.djvu/280

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zük sendimentü hunak, gaiza orotan gañen, har erazitzen, dütüzü, eta zihaur orotan laida erazitzen: zü gabe deusek etzirozü lüzaz plazerik egin; bena deus maithagarririk, eta gozo hunetakorik izatekoz zure graziaren presentziaz, eta zure zühürtziaren gatzaz gazitü izan behar dizü.


III 34, 2. Zer eztü hun edirenen, zü bere gozoko zütianak?

Eta zü gozatzen etzütianaren, zer izanen ahal da maithagarririk?

Mündüko zühürrak, eta aragiaren gozuari jarraikiten direnak, zure zühürtzian galtzen dütüzü zeren han hanitx banitate, heben aldiz hiltze baizik ezpeita edireiten.

Bena ageri düzü, egiazki zühür direla, zuri jarraikiten direnak, mündüko gaizak mesperetxatzen, eta erakhartzen dielarik: zeren banitatetik egialat, eta aragitik ezpiritialat igaraiten beitira.

Hen gozoko düzü Jinkua, eta zer ere huntarzün kreatüretan edireiten beitie, oro bere kreazaliaren laidoriuetarat igaren erazitzen ditizie.

Bena untsa, eta untsa hürrün da,