heltü behar badüt, ihurk ez kreatürak batek ere, ezin destorbatzen ahal naian phüntiala.
Ezi zerbaitek etxekiten naiano, enitezü libertatereki zureganat hegalta.
Erraiten zianak; nurk emanen deitzat hegalak, etxeurzuari bezala, zureganat hegaltatzeko, eta zütan phausatzeko, desiratzen zian, libertatereki hegaltatzia.
Begi sinple bat beno phausiagorik deus badeia? Eta lürrian deus desiratzen ztiana beno libertate hobe batez gozatzen denik?
Behar dizü arren ihurk, kreatürak oro beno gorago juan, bere büria osoki eitzi, eta, ezpiritia zelialat goititürik etxekiten dialarik, ikhusi, zük ororen kreazaliak kreatüreki deus ere üdüririk eztüzüla.
Eta ezpada ihur kreatüra orotarik soltatzen, etzaite libertatereki zelüko gaizer esteka.
Hartakoz ezpiritüz zelialat so egile aphür edireiten da, zeren aphürrek beitakie, bere bürien osoki berhezten, kreatüra, eta gaiza galdü izan behar dien hoietarik.
III 31, 2. Hortara eztaite ihur hel, grazia