alagrantzia hartzia; zeren ezpeitira heltübada seküla jinen.
III 30, 3. Gizonari diagozü holako üdüripenetzaz inganatü izatia, eta ezpiritü txipi baten señalia da, etsaiaren gaizkialako atakarzüner, bere büriaren hañ arhinzki juaitera eiztia.
Ezi harek eztizü axolik, ala egiazko, ala gezürrezko üdüripenetzaz ingana gitzan, ala presenteko gaizen amuriuaz, ala gero jinen direnen lotseriaz lürrialat egoitx gitzan.
Eztadila arren zure bihotza nahas, ez etare lotsa.
Ükhezü nitan sinheste, eta ene miserikordian konfidantxa.
Nuiz ere uste beitüzü eneganik hürrüntü zirela, ardüran zure hüllanenik nükezü.
Nuiz ere uste beitüzü, oro kasi galdü dela; ordian dükezü irabazirik handienaren egiteko phüntia.
Eztükezü oro galdü, gaiza zük ez nahi bezala jinagatik.
Eztüzü behar, orai dütüzün sendimentien araur, zure jüjamentia ekharri, ez zunbait phenari, nuntik-nahi beita jin dadin, zure ezpiritia estekatü, eta hura hartü; hantik jalkiteko